11 febrero 2006

MANIFESTUA: ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDE

Milaka lagunek, gehienak gazteak, ezin dute etxebizitza duinik eskuratu Euskadin. Konstituzioaren arabera, “botere publikoak behartuta daude eskubide hori gauzatzera, lurzoruaren erabilera arautu behar baitute interes orokorraren arabera, espekulaziorik gerta ez dadin”. Hori guztia, gaur egun, urruti xamar dago bizi dugun egoeratik. Euskadin Lurzoruaren Lege bat behar dugu, eta lege horretan batu egin behar dira ingurumenaren babesa, hirigintzaren koherentzia eta gizarte-iraunkortasuna, iraunkortasun orokorraren esparruan. Gizarte-iraunkortasunari dagokionez, etxebizitza eskuratzeari eman behar zaio lehentasuna, hori funtsezko urratsa baita herritarren eta gizartearen integrazioan. Lege horren bidez, gaur egungo desorekak desegin, lurzoruaren kudeaketa arrazionalizatu eta merkatuaren prezio eroak balaztatu behar dira.

Etxebizitza duinak behar ditugu, eta ez oso garesti gainera. 70.000 lagunetik gora daude izena emanda Etxebiden, alegia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Eskatzaileen Zerbitzuan, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratu nahirik, merkatu librean horretarako aukerarik ez dutelako. Etxebizitzarena oinarrizko eskubidea da, hezkuntza edo osasunarena diren bezala, eta horregatik aldarrikatzen dute bete dadila. 72.000 lagun horien % 80en urteko diru-sarrerak 21.000 eurotik beherakoak dira, eta gehienak gazteak dira, lan eskaxak dituzte eta soldata urriak. Zenbateko horiek altu samarrak dira; horrek agerian uzten du etxebizitzaren arazoa ez dela zokoratuta utzi behar den gaia, merkatuak “urteen joanean” konponduko duena. Lehenbailehen konpondu beharreko arazo baten aurrean gaude, horren larritasuna pilatzen joan delako azken bi hamarkadotan. Hori dela eta, oraintxe bertan hartu behar dira neurriak.

Sektoreak dituen zenbaki handiak azterturik, ohartu gara azken hamar urteotan etxebizitza libreen prezioak %250ean egin duela gorantz, nahiz eta etxebizitzen eraikuntza-kostua soilik %35 igo den. Horren aurrean hau galdetu beharra daukagu: nora joan dira soberakin horiek? Hona erantzuna: ezbairik gabe, lurzoruaren jabeen eta espekulatzaileen eskuetara, espekulatzaileak erne ibili baitira ikusita administrazio publikoek ez dutela garaiz erreakzionatzen jakin arazoa konpontzeko. Ifrentzuan, milaka euskal herritarrek finantza-erakundeekin sinatutako hipotekak daude; joan den urtean marka historiko bat ezarri zen hipoteka-zorretan.

Etxebizitzaren arazoa guztiz lotuta dago prezioen gorakadarekin. Egoeraren gordintasuna dela eta, sektorerik immobilistenek (onura gehien jaso eta jasotzen dutenak) proposamenak egin dituzte arazoa zati batean behintzat konpontzeko.

Alde batetik, sustatzaileek eta beste sektore batzuek etxebizitza tasatuaren ehunekoa handitzearen aldeko apostua egiten dute, etxebizitza tasatuek arazo guztien konponbidea ekarriko balute bezala. Sektore horiek nahi dute produktu horren bitartez (sasi babes ofizialeko etxebizitza da azken batean, bere salmenta-prezioa bikoiztu egin dezakeena) erantzuna ematea babes ofizialeko etxebizitzaren eta merkatu librearen arteko erdibidean dauden diru-sarrerak dituzten herritarren beharrei. Uste dugu, hala ere, produktu hori sustatuz ez zaiela erantzun nahi herritar horien itxaropenei, ekimen horien oinarrian zera baitago: lurzoruaren jabeek eta sustatzaile batzuek ez diotela uko egin nahi beren etekinen zati bati, etekin horiek zilegiak eta irmoak direlakoan. Gaur egun, atera litekeen errentagarritasuna argi dago txikiagoa dela babes ofizialeko etxebizitzen kopuruak gorantz eta etxebizitza tasatu edo libreen kopuruak beherantz egin ahala. Baina horrek ez du esan nahi babes ofizialeko etxebizitza produktu errentagarria ez denik edo babes ofizialeko etxebizitzen gorakadak etxebizitza libreen prezioa garestitzen duenik; soilik esan nahi du lurzoruaren prezio irrealaren oihartzuna zuzenean iristen dela erabiltzailearengana, eta erabiltzaileak ez duela beste aukerarik.


Bestalde, Bankuek beti agudo ikusten dituztenez herritarrek etxebizitzen prezio eroei aurre egiteko zailtasun nabariak, oraindik orain alternatiba berriak eskaini dizkigute, esaterako, 50 urtetan ordaintzeko hipoteka-mailegua. Horrek agerian uzten du -eta kezkagarria da portaera hori- Bankuek bere egin nahi dituztela herritar askoren ondasunak, etxebizitzen prezioen etengabeko igoerari esker. Horretarako, bankuek arriskuak hartu behar izaten dituzte, Espainiako Banketxeak salatu duenez.

Ez dakigu zergatik ordaindu behar izan dituen gizarteak, hipoteka-zorpetze bidez, lurzoru-jabeek eta sustatzaileek poltsikoratu dituzten berealdiko etekin horiek.

Zergatik bereganatzen dituzte finantza-erakundeek, hipoteken bidez, herritarren ondasun-kopuru izugarri horiek? Izan ere, Euskadin sekula ez zuten hainbesteko ondasunik bildu. Begien bistakoa da lurraren jabeek eta enpresa sustatzaile edo finantzario askok primeran egin dituztela “beren egitekoak”. Ezin da onartu azken hamarkadotan instituzioek egoera hau errotik moztu ez izana, araurik eta esku-hartzerik gabeko horrelako lauso batean utzi baitute gaia.

Azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du Etxebizitzarako aurrekontua; 2006an 180 milioi eurora iritsiko da, ia % 20a gehiago 2005ean baino. Sinestuta gaude kontu-sail hori handitu egin behar dela. Foru Aldundien eta Udalen inplikazioa areagotu egin behar da, zerga-gaietan eta arlo ekonomikoan. Alokairuko etxebizitza sozialen eragiketetan esku hartu behar da. Gai hauetan, gizarte-ikuspegia zabaltzen jarraitu behar dugu. Errezeta zaharrek ez dute balio. Ez dute balio, orobat, ugazabei bururatutako eta beste eragile batzuek onartutako errezeta batzuek, euskal gazteek bizi duten egoera zaila ahazten baitute eta sinestarazi nahi baitigute ahalik eta garestien ordaintzea dela etxebizitzaren arazoa konpontzeko biderik onena.

Lurzoruaren Legea behar dugu, oraintxe bertan gainera. Hori ez al da euskal herritarren kezkarik handienetako bat?

Lurzoruaren Legearen bidez, espekulazioari aurre egin behar zaio, etxebizitzaren arazoari bere errotik, alegia hirigintza-garapenaren kontroletik, atxikiz. Etxebizitzaren arazoa ez da herri baten edo beste herri baten arazoa, herri oso baten arazoa baizik, euskal gazteria osoak eta gizatalde behartsuenek pairatzen baitute. Argi dago arlo horretako batzuk, izaera espekulatzailez lan egiten ohituta dauden horiek, askoz hobeto moldatzen direla araurik gabeko eremu batean, edo arauak sakabanaturik dituen eremu batean, arautegi finkoa duen arlo batean baino. Lurzoruaren Legea izan daiteke arautegi hori, Legebiltzarrean 2006an berriro eztabaidatu eta bozkatuko dena.

Lurzoruaren Legea behar dugu, oraintxe bertan gainera:

-Ezinbesteko tresna delako etxebizitzaren arazoari behin betiko konponbidea emateko, hirigitza-eremu iraunkorrago eta integratzaileago batean.
-Espekulazioaren kontrako oinarrizko tresna delako, merkatua eta lurzoruaren kostuak arautuz etxebizitzaren prezioan eragiten du eta.
-Irudi berri bat plazaratzen duelako, hirigintza-eragilearena. Irudi horren bitartez, gainetik kendu ahal izango dugu ekimen pribatuak lurzoruaren merkatuan duen erabateko kontrola. Horretara, jabe pribatuak ezin izango du erabaki nola, noiz eta norekin egiten duen kudeaketa. Aldiz, Udal bakoitzak kontratatutako kanpoko enpresa batek partzelak antolatu, birpartzelatu eta jabe pribatuei esango die “hauek dira zure partzelak eta errentagarritasun hau dute”. Aldaketa oso handia izango da.

-Babespeko etxebizitzetarako lurzoru-erreserba handiak ezartzen dituelako.
-Administrazio publikoek politika trinko bat garatu ahal izango dutelako alokairuko etxebizitzen arloan, politika hori gauzatzeko funtsak lortzeko Legeak ematen dituen aukerei esker.
-Euskadik lehenengo lerroan jarraitu lezakeelako Espainiako Estatuan etxebizitza arloan egiten diren politiketan.

Lurzoruaren Legeari esker berriro antolatu ahal izango dugu Euskadiko etxebizitza-merkatua, molde publikoago eta aurrerakoiago batean gainera, gizarte-arazoei kasu eginez, ikuspegi solidarioago batekin. Eta gainera, gure iritziz, herritar guztiei onura ekar diezaiekeen zeharkako ondorio bat eragin dezake, etxebizitza pribatuaren prezioaren jaitsiera ekarriz.

Azpimarratu nahi dugu talde politiko guztiak, modu batera nahiz bestera, bat etorri direla lehenbailehen eskugarri egon behar dela Lurzoruaren Legea, etxebizitzen garestia kontuan harturik. Irakasgai hori gainditzeko dugu oraindik, eta albait azkarren gainditu beharra daukagu. Hori guztia kontuan harturik, eta Eusko Legebiltzarrean ordezkari ditugunei gai horretan duten erantzukizuna gogorarazirik, honako hau eskatzen diegu:

-Ados jartzeko behar adinako esfortzua egin dezatela, alderdikeriak alde batera utzirik eta hauteskundeei begira izan dezaketen etekina ahazturik. Beren helburu bakarra gizarteari zerbitzu ematea izan behar da, eskubideak benetan gauzatu ahal izan daitezen, Konstituzioaren hizkuntza-apaingarri hutsak izan gabe.
-Ahaleginak egin ditzatela Euskadi aurrerakoitasunaren eta gizarte-ekintzaren lehenengo lerroan kokatzeko, Konstituzioaren 47. artikuluak bultzatzen dituen gai horiei dagokienez.
-Beraiena sentitu dezatela Lurzoruaren Legeak dakarren aukera historikoa, bizitzaren garestitzea eta lurzoruen espekulazioari egindako salaketak direla-eta erantzukizun politikoz jokatuz. Izan ere, lurzoruak esku pribatuetan egon arren, gure gizartearen ondasun dira.

Gure herriak legegintza eta estrategia arloetan lerro berri bat behar du, funtsezko gaietan gizarte-justizia handiagoa eskaintzen duena. Etxebizitzaren arloan argi geratu da alde handia dagoela bi etxebizitza mota hauen artean: batetik, garrantzi handiko negozio-iturritzat hartutako etxebizitza, non ikusten baita enpresen arteko agresibitatea urtez urte handituz doan; eta bestetik, etxebizitza duina, ikuspegi ekonomikotik desberdintasunak dituen gizarte baten eskubidetzat hartuta. Herritarren ahalmen ekonomikoaren eta etxebizitza-prezioaren arteko tartea gero eta handiagoa da, bai etxebizitza erosteari bai etxebizitza alokatzeari dagokionez. Ezin dugu besterik gabe onartu merkatuaren lege hau, eta Parlamentutik Lege bat ezar dadila proposatzen dugu, geldiezina dirudien negozio horri aurre egiteko.

Etxebizitza espekulazio-negozioa baino askoz ere gehiago da. Gure etorkizuna horren baitan dago. Manifestu honen bidez, sinatzaileok behar besteko kontzientzia sortarazi nahi dugu etxebizitzaren arazoaren inguruan. Era berean, azpimarratu nahi dugu lurzoruaren jabetzaren eskubidea lurzoruaren gizarte-funtzioaren mendean egon behar dela, garbi-garbi. Manifestu honen bidez, garai berri bat aldarrikatu nahi dugu, garai berri horretan instituzio guztien eta eragileen artean sentsibilitate handiagoa lortuko baita etxebizitza-gaiekin, eta beraz, bizitzarekin berarekin.

Mari Asun Landa (Escritora) & Juanito Oiarzabal (Alpinista) & Benito Lertxundi (Músico) & Periko Ibarra (Profesor de UPV/EHU) & Juanma Bajo Ulloa (Director de Cine) & Roberto Bermejo Sáez de Segura (Profesor de la UPV/EHU) & Xabier Amuriza (Bertsolari) & Ángel Toña (Profesor de la Universidad de Deusto) & Bernardo Atxaga (Escritor) & Mikel Urdangarín (Músico) & Ramón Zallo (Profesor de UPV / EHU) & Arantza Rodríguez (Profesora de la UPV/EHU) & Begoña Zubieta (Periodista de ETB) & Alejandro Zugaza (Agente literario) & Garbiñe Biurrun (Magistrada) & José Rodríguez (Periodista de Deia) & Seve Calleja (Escritor) & Luis Rodríguez (Arquitecto) & Paul Nicholson (Sindicalista) & Gotzon Toral (Profesor de la UPV/EHU) & Néstor Basterretxea (Escultor) & Iñaki García Uribe (Periodista) & Idris Erdiwah (Presidente del Centro Vasco Árabe Libio) & Petxo Idoyaga (Profesor de la UPV/EHU) & Carmen Oriol (Psicóloga) & Amaia Goikoetxea (Periodista)

Lolo Rico (Escritora / Realizadora de TV)
Natxo Madorrán (Arquitecto)
Félix Maraña (Escritor)
Julio Arriola (Profesor de la UPV/EHU)
Celina Pereda (Presidenta de Médicos del Mundo)
Asun Balzola (Escritora)
Pilar Garrido (Profesora de la UPV/EHU)
Kepa Junkera (Músico)
Juan Mari Apellaniz (Antropólogo)
Nekane Lauzirika (Periodista )
Pello Salaburu (Profesor de la UPV/EHU)
Alex de la Iglesia (Director de Cine)
Alberto Vidal (Experto en Marketing)
Joaquín Arriola (Profesor de la UPV/EHU)
Mikel Mardaras Olague (Galerista)
Emilia Epelde Artetxe (Galerista)
Kirmen Uribe (Poeta)
Carlos Azkunce (Movimiento Ciudadano Barrio San Francisco de Bilbao)
Helena Taberna (Directora de Cine)
Manuel Díaz de Rábago (Magistrado)
José Manuel Castells (Profesor de la UPV/EHU)
Ignacio Muñagorri (Profesor de la UPV/EHU)
Fernando Marías (Escritor)
Txaro Arteaga (Periodista, ex directora de EMAKUNDE)
Asier Loroño (Abogado)
Alfonso Dubois (Profesor UPV/EHU; presidente de HEGOA)
Amaia Fano (Periodista)
Ignacio Ruiz Olabuenaga (Sociólogo)
Mariano Ferrer (Periodista)
César Manzanos (Profesor de la UPV/EHU)
Gorka Landaburu (Periodista)
Josu Unanue (Miembro de Movimientos Sociales )
Pedro Luis Arias (Profesor de la UPV/EHU)
Toti Martínez de Lezea (Escritora)
Alberto Albaizar Buisan (Ingeniero Industrial)
Antonio Álvarez Solís (Periodista)
Eduardo García Elosua (Secret. Acción Sindical de CCOO de Euskadi)
José Manuel Mata (Profesor de la UPV/EHU)
Jesús Casquete (Profesor de la UPV/EHU)
Miguel Angel García Herrera (Profesor de Derecho Constitucional)
Jose Manuel Gotilla (Director del IES de Ibarrekolanda)
Darío Paez (Profesor de Universidad)
Maite Valdivieso (Responsable de Pastoral Obrera en Bilbao)
Josu Ugarte (Director de BAKEAZ)
Gonzalo Maestro (Profesor de la UPV/EHU)
Mikel Marín (Técnico de Extensión de Redes)
Carlos Rodríguez (Profesor de la UPV/EHU)
Jose Luis Dueñas (Profesor de Filosofía)
Sara Maza (Técnico de Solidaridad Internacional)
Clara Zabalo (Jubilada)
Javier Elzo (Sociólogo de la Universidad de Deusto)
Gontzal Mendibil (Músico)
Nélida Zaitegi (Pedagoga)
Natxo Isusquiza (Sacerdote en Otxarkoaga)
Javier Galparsoro (Abogado. Presidente de CEAR)
José Ramón Castaños (Carta de Derechos Sociales)
Jose Luis Lizundia (Euskaltzaina /Académico)
Juanjo San Sebastián (Montañero)
Rigoberto Jara (Presidente de la Coordinadora Harresiak Apurtuz)
Alberto Schommer (Fotógrafo)
Álvaro Bermejo (Periodista / Escritor)
Iñaki de la Fuente (Pintor)
Juan Luis Uría (Inspector Médico)
Julia Otxoa (Poeta)
Ricardo Ugarte (Escultor)
Ludger Mees (Profesor de UPV / EHU)
José Mentxaka (Arquitecto)
Andoni Egaña (Bertsolari)
Carlos Martín Beristain (Médico)

Comments: Publicar un comentario



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?